XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) nahi zutela erantzun zioten Jainkoari, baina inoiz birrerabakitzeko ahalmena galdu gabe.

Onartu zuen Jainkoak hegaztien erabakia.

Jesukristo jaio eta mila urtetarakoa garai egokia iruditu zitzaien hegaztiei bilera berria egiteko.

Hontza izan omen zen bilerarako deiaz arduratu zena.

Urtebete aurretik hasi behar izan zuen bilera prestatzen.

Izan ere, hegaztiak mundu osoan barreiaturik zirenez ez zen lehengo aldian bezain erraza izan guztiak biltzea.

Dena den, paseko hegaztiez baliaturik, urtebeteren buruan antolatu ahal izan zuten bilera.

Ez zen aurrekoa bezain laburra suertatu.

- Gabiltzan bezala, ez al gabiltza, ba, ondo?

- Hegan egiteak ematen duen askatasuna bezalakorik ez dago.

- Ez nintzateke ni lurrari lotua biziko!

- Bai, baina gizonak gero eta gauza gehiago ari dira asmatzen.

- Eta zer?

Inbiritan al zaude?